El Gobierno diseña el reparto de 55 millones en Medicina personalizada - Medicinapersonalizada

Medikuntza Pertsonalizatuaren sektorea ekonomiaren dinamizatzailea izanen da, garapen eta berrikuntza potentzial handia duelako, bai eta lanpostu berriak sor ditzakelako ere.
Medikuntza Pertsonalizatuak izaera estrategikoa izanda, bere jarduerek I+G+B esparrua gainditzen dute eta industria eremu industrialera eta eraldaketa digitalera zabaltzen dira.
Produktu berriak, prozedura berritzaileak eta konponbide digitalak garatzeari eta eransteari esker gaixotasunen prebentzioaren, diagnostikoaren, tratamenduaren eta pazienteentzako errehabilitazio egokitua sortzearen abangoardian izanen gara.
Hori lortu ahal izateko, beharrezkoa da enpresen arteko leihakortasuna indartzea, talentua erakartzea, hazkuntza eta kohesio politikak garatzea eta aktore anitzen arteko elkarlana, halanola, akademia, klinika, industria-, bioteknologia- eta farmazia-sektoreak, internazionalizazio eta bisibilizazio politikekin ornituz.
Industriaren ahalmen berriak garatzeak eta dagoeneko ditugunak modernizatzeak eta digitalizatzeak bermatuko dute industria-sare leihakorra, helburua herritarren osasuna hobetzeko eta prebenitzeko soluzio pertsonalizatuak eskeintzea izanik

Medikuntza pertsonalizatuaren oinarriak
Abantailak: atentzio hobeagoa, kostu baxua, zehatza, inbaditzaile xumea (biopsia likidoa), etab.
Azken berriak
