Taldeak - Medicinapersonalizada



Lan Taldeak. Medikuntza Pertsonalizatuaren Dinamizazioa. Navarra_DNa.MedPer
Nafarroako Osasunaren balio-kate osoa hartzen duen Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia biziberritzeko, 4 Lan-talde sortzen dira: Genomika eta Medikuntza Pertsonalizatua, Biofarma, Gailu Medikuak eta Prebentzioa eta Ongizatea.

Genomika eta Medikuntza Pertsonalizatuaren Taldea
Sekuentziazio genomikoa funtsezko tresna da biztanleriari Medikuntza Pertsonalizatua aplikatu ahal izateko. Gaur egun Nafarroa hainbat proiektutan murgilduta dago gaixotasun ezberdinen tratamendurako gizaki genoma aztertzeko. Abangoardiako teknologia hori bere proiektuak aurrera eramateko erabiltzen ari den enpresa, ikerketa eta unibertsitate ehuna aprobetxatuz, lantalde hau sortzen da.

Biofarma Taldea
Sektore biofarmazeutikoak garrantzi zientifiko-tekniko handia du Nafarroan. Bilakaera oso aldekoa da azken urteotan, balio erantsi handiko eta espezializazio handiko enpresen sorkuntza handiagoarekin. Enpresen eta Ikerketa Erakundeen artean sor daitezkeen loturak kontuan hartuta, Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategiarako funtsesko talde bat da.

Gailu Medikuen Taldea
Azken 5 urteotan, Nafarroako ekipamendu medikoen eta osasun-teknologien fabrikazio-enpresen handitzeak, inoiz ikusi gabeko hazkundea izan du, esportazio eta patente maila handiak sortuz. Teknologia honek Medikuntza Pertsonalizatuan duen aplikagarritasuna kontuan hartuta, balio handiko lantalde bat da.

Prebentzio eta Ongizate Taldea
Bizi-itxaropenaren igoerak eta, horrekin batera, biztanleriaren gaixotasun kronikoen hazkuntza, bizi-kalitatearen galerak sortzen ari du. Prebentzio, osasunaren sustapen eta autozainketa handiagorantz bilakatzen ari diren osasun arretarako estrategia eta eredu berriak kontuan hartuta, prebentzioan oinarritutako ongizate maila altua lortzea da Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategiaren helburuetako bat.