Fernando Dominguez Osasun kontseilariak IMPaCT Kohorte ikerketa aurkeztu du gaur Lezkairuko osasun-zentroan. Azterlan horren helburua da datozen 20 urteetan Espainiako biztanleak ordezkatzen dituzten 200.000 pertsonaren (4.000 Nafarroan) osasunari buruzko azterketa sakona egitea, gaixotasun nagusien jatorria hobeto ulertzeko, eta, horrela, gaixotasun horiek prebenitzen eta tratatzen laguntzeko, medikuntza pertsonalizatua eta doitasunezkoa sustatuz. Patricia Palacio eta Óscar Lecea ikerlari nagusiak eta Nafarroako ikerketaren kolaboratzaileak eta Susana Miranda Lehen Mailako Arretako gerenteak ere parte hartu dute ekitaldian.

4.000 pertsonek ikerketa bati esker zergatik gaixotzen garen eta prebentzioa nola hobetu ezagutuko dute, eta hala doitasunezko medikuntza pertsonalizaturantz aurrera egingo du Departamentuak

Fernando Dominguez Osasun kontseilariak IMPaCT Kohorte ikerketa aurkeztu du gaur Lezkairuko osasun-zentroan. Azterlan horren helburua da datozen 20 urteetan Espainiako biztanleak ordezkatzen dituzten 200.000 pertsonaren (4.000 Nafarroan) osasunari buruzko azterketa sakona egitea, gaixotasun nagusien jatorria hobeto ulertzeko, eta, horrela, gaixotasun horiek prebenitzen eta tratatzen laguntzeko, medikuntza pertsonalizatua eta doitasunezkoa sustatuz. Patricia Palacio eta Óscar Lecea ikerlari nagusiak eta Nafarroako ikerketaren kolaboratzaileak eta Susana Miranda Lehen Mailako Arretako gerenteak ere parte hartu dute ekitaldian.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

Fanlo kontseilariak Nafarroak medikuntza pertsonalizatuan dituen gaitasuna eta lidergoa nabarmendu ditu Navarrabiomeden instalazio berrietan izan ondoren

Topaketan, ikerketa biomedikoko zentro mistoaren azpiegitura berritzaileenetariko batzuk ezagutu ditu; hala nola, terapia aurreratuen Areto Zuria eta ebakuntza-gela esperimentala.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

Haurren minbiziaren biziraupena % 80an mantentzen da Nafarroan tratamendu pertsonalizatuei esker

Nafarroako Ospitale Unibertsitariko Haurren eta Nerabeen Diziplina Anitzeko Unitateak, 22 minbizi-kasu berri diagnostikatu eta tratatu zituen 2023an, guztiak hilabete eta 16 urte bitarteko pazienteenak.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

"Etengailu" bat terapia geniko seguruago baterako

Nafarroako Unibertsitateko Gailurreko ikertzaileek azido erribonukleiko bat identifikatu dute, minbiziaren edo beste patologia batzuen aurkako terapia genikoa modulatzea ahalbidetuko lukeena. Emaitza horiek paziente bakoitzarentzako tratamendu pertsonalizatuen garapena bideratzen dute, gaixotasunaren fase desberdinetan.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

Terapia genikoa eta doitasunezko medikuntza gaixotasun arraroetan

Datorren otsailaren 16an, 11:30etik 16:00etara, "TERAPIA GENIKOA ETA DOITASUNEZKO MEDIKUNTZA GAIXOTASUN ARRAROETAN" jardunaldia egingo da Nafarroako Unibertsitate Ospitale Nagusiko (HUN) Areto Nagusian. Jardunaldia osasun-zientzietako ikasleei, egoiliarrei, osasun-arloko eta osasun-ikerketako profesionalei edo pazienteen elkarteei zuzenduta dago batez ere.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa, EU4HEALTH (2021-2027) lan-planaren ekintza bateratuetan erakunde afiliatu gisa hautatua

Osasunbidea -Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU) Europar Batasuneko Zentro Onkologiko Integralen Sarerako erakunde afiliatu gisa hautatu dute, CraNE (European Network of Comprehensive Cancer Centres) izeneko ekintza bateratua, Minbiziaren Aurkako Europako Planaren (EBCP, ingelesezko sigletan) 5. ekimen enblematikoari erantzuteko.
Gehiago irakurri