Osasuna - Medicinapersonalizada


Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (HUN) Osasunbideko Ospitale Sareen ospitale publikoetako bat da. Hasiera batean, 2010eko apirilean, alegia, Nafarroako Ospitale Gune bezala ezagutzen zen, Iruñeako eta bere eskualdeko hainbat Arreta Espezializatutako osasun-zentrok osatzen baitzuten. 2018.urtetik aurrera, ordea, Ospitale Unibertsitario moduan ezagutzen da.

Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatua Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan aplikatzeak espezialitate eta profesional asko inplikatzen ditu (onko-hematologia, kardiopatiak eta zirkulazio-sistemaren trastornoak, gaixotasun oftalmologikoak, gaixotasun metabolikoak, etab.). Horien helburua da erantzun terapeutiko desberdinak baldintzatzen dituzten banakako ezagutzea eta erantzun terapeutikoak horien onuradun diren pertsonei plikatzea.
Esteka interesgarriak:

Nafarroako Unibertsitate Klinikak, CIMA zentroaren Terapia Aurreratuen Unitatearen eta Gailurreko Hemato-Onkologia Programaren bidez, modu integralean terapia aurreratuen garapena, karakterizazioa eta ebaluazio funtzionala lantzen du, hala nola CAR-T zelulena, minbiziaren eta immunitate-sistemako beste gaixotasun batzuen aurrean. Terapia Zelularren Arloaren bidez, pazienteentzako tratamendu berrietan aurrerapen zientifikoen translazioa ahalbidetzen duten teknologiarik aurreratuenak dituzten instalazioak ditugu, hala nola, GMP laborategia (Good Manufacturing Practises).
Esteka interesgarriak:
