Responsive Image

Medikuntza Pertsonalizatua Dinamizatzeko Plataforma (DNA.MedPer), Ekonomia Garapeneko Departamentuak Nafarroako Gobernuak sustatutako S4 Garapen Adimendunaren Estrategiaren barruan lehentasunezko eremutzat hartzen den medikuntza pertsonalizatuaren sektorea sustatzeko Nafarroako Garapen Ekonomikoko Departamentuaren lan-ildoetako bat da. 

Ikerkuntzaren alorretik enpresaraino ezagutza-transferentziako espazio bat ezartzeko sortu da Medikuntza Pertsonalizatuko berariazko plataforma hau, Nafarroako enpresa-sektorean eta osasun-asistentzian lehiakortasuna sendotzeko eta balioa sortzeko helburuarekin. 

Responsive Image

Genomika eta Medikuntza Pertsonalizatuaren Taldea 

 
 
Responsive Image

Biofarma Taldea 

 
 
Responsive Image

Gailu Medikuen Taldea 

 
 
Responsive Image

Prebentzio eta Ongizate Taldea 

 
 

Garapen Ekonomikoko Departamentuak medikuntza pertsonalizatuaren sektoreko 40 profesional baino gehiago bildu ditu sinergiak eta negozio-eredu berriak sortzeko 

Responsive Image

Uxue Itoiz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak medikuntza pertsonalizatuko lantaldeen lehen dinamizazioan parte hartu zuen, 2021eko azaroaren 22an, astelehenarekin. Unibertsitateetako, enpresa pribatuetako eta zentro teknologikoetako 40 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute ekitaldian, eta teknologiak eta negozio-ereduak garatzeko sinergiak sortzen saiatuko dira. Programa horren lehen saioa izan da, eta on line egiten jarraituko da, horretarako propio sortutako plataforma birtualaren bidez. 

Itoizek adierazi du medikuntza pertsonalizatua S3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren parte dela, zeren eta “garapen ekonomikorako bektore bat da gure erkidegoan, nafar guztien bizi-kalitatea ere hobetuko duena”. Gainera, “lantaldeei esker, negozio-aukerak garatu ahal izango dira, ikerkuntza proiektu ekintzaileetara eraman dadin”, nabarmendu du Itoizek. 

Ekitaldian zehar, parte-hartzaileen artean egindako inkesten atariko emaitzak aurkeztu dira. Kideek lortu nahi dituzten helburu garrantzitsuenen artean bi hauek daude: datu genomikoen ustiapena bilatzea teknologia berriak garatzeko eta ezagutzak negozio-iturri gisa transferitzea. 

Medikuntza Pertsonalizatuaren inguruko lantaldeen bigarren dinamizazioa 

Responsive Image

2022ko martxoaren 21ean, Medikuntza Pertsonalizatua dinamizatzeko bigarren Jardunaldia egin zen, eta Nafarroako medikuntza pertsonalizatuko lantaldeak osatzen dituzten hogeita hamar enpresa eta erakunde baino gehiagoetako askok parte hartu zuten: Genomika eta Medikuntza Pertsonalizatua, Gailu Medikoak, Biofarma, eta Prebentzioa eta Ongizatea. 

Jardunaldiaren eskutik, “Nire enpresa, erakundea eta abar ezagutzera gonbidatzen zaitut izeneko Foroa”-ren gonbidapena onartu genuen bidenabar. Vidorreta Design enpresa aritu zen dinamizazio-jardunaldiaren anfitrioi. Bere taldeko enpresa berria, Ysium Medical, aurkeztu zigun, gailu medikoetan espezializatua. 

Gero, lau enpresak hitzaldi bana egin zuten,  CEIN,Ondoren, “Medikuntza Pertsonalizatuaren Dinamizazioa Nafarroan” webgunearen eta “dinamizazio-taldeen lan-plataforma”ren adierazleak aurkeztu ziren, baita atal horietako azken aurrerapenak ere. Era berean, Medikuntza Pertsonalizatuaren ikerkuntza eta garapenerako deialdi berriei buruz ere hitz egin zuen. Mariano Oto  (NUCAPS Nanotechnology), Maite Agueros Bazo (InnoUp Farma), Javier Campión Zabalza (Making Genetics) eta Jesús Pérez (Tedcas).  Bertaratutakoek galdera eta iradokizun ugari egin zizkieten enpresei. Maria José Calasanz, Antonio Pineda, Elias Toral, Juan Manuel Saiz (Cima), Iñigo Lasa (Navarrabiomed), Dámaso Molero (3P Biofarmaceuticals), Tomás Belzunegui (UPNA), César Gonzalvo (Iruña Tecnología de Automatización), Yaki Hernández (SARAY Asociación Cáncer Mama), Marta Díez (Tedcas) eta Cecilia Galbete (Nutrición 3G). 

Ondoren, “Medikuntza Pertsonalizatuaren Dinamizazioa Nafarroan” webgunearen eta “dinamizazio-taldeen lan-plataforma”ren adierazleak aurkeztu ziren, baita atal horietako azken aurrerapenak ere. Era berean, Medikuntza Pertsonalizatuaren ikerkuntza eta garapenerako deialdi berriei buruz ere hitz egin zuen.