Responsive Image

Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatua errealitate bat izango da Nafarroan. Eta hau modu ordenatuan, planifikatuan, jasangarrian eta orokorrean egingo da, Foru Erkidegoaren biztanle guztiek, pertsona bere jardueraren erdigunean kokatzen duen medikuntza mota berri honetara sarbidea izanez eta honen onurak jaso ditzaten. Medikuntza Pertsonalizatuak, ikuspegi nagusi hau bermatzeaz gain, ezagutza zientifiko eta teknologikoen azken aurrerapenak kontuan hartzen ditu, ahalik eta osasun-zerbitzu pertsonalizatuena eman ahal izateko eta gure osasun-sistemaren  jasangarritasuna  ziurtatzeko.  

Ikuspegi praktikotik, Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatuak arreta medikoa paziente bakoitzaren ezaugarri indibidualetara ahalik eta hobekien egokitzea bilatzen du, pertsona bakoitzak gaixotasun bat izateko arriskua duen arabera identifikatu ahal izateko moduan sailkatuz. Pronostikoari dagokionez ere, gaixo badago, diagnostiko zehatzagoa egiteari deritzo, horrela, tratamendua egokitu ahal izateko, albo-ondorioak murriztuz eta haren eraginkortasuna areagotuz, iturri desberdinetatik jasotako datu guztiak erabiliz, hala nola genomikoak, Historia Kliniko Elektronikotik datozenak, datu epidemiologikoak edo irudi-analisikoak (erresonantziak, erradiografiak, etab.). 

Laburbilduz, Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatuak ongi antolatutako estrategia bat behar du gaixoaren arreta hobetu ahal izateko. Hau, gainera, ikerkuntza zientifiko eta teknologikoa elikatzen duen iturria izan behar da, baita garapen teknologikoa bultzatzen duen sustatzailea ere. Nafarroako Gobernuaren lehen helburuetako bat erkidegoan Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia bat sortzea izan zen. Eta honi erantzuna emateko, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuek osatutako Sailarteko Batzorde bat sortu zuen.  

Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia Integrala herritarrei ematen diegun osasun-zerbitzua hobetzeko apustua da, kontsulta klinikora eta osasun-langileen aldetik jasotzen dugun osasun-laguntzara zientzia eta teknologia are gehiago hurbilduz. Honek, gero eta medikuntza jasangarriagoa, inklusiboagoa, pertsonalagoa, prediktiboagoa, prebentiboago eta parte-hartzaileagoa sustatzeko erremintak bermatzea suposatzen du. Azken batean, Nafarroa bertako biztanleei ematen dien osasun-zerbitzuagatik Europan eskualde liderra izaten jarraitzeari deritzo. 

María Chivite Navascués 

Nafarroako Lehendakaria 

Gobernantza

Responsive Image
Responsive Image

Jasangarritasuna 

Nahiz eta plan estrategiko guztietan funtsezko arazoa izan, jasangarritasuna printzipio abstraktua da oraindik bere erabilera praktikoari dagokionez Medikuntza Pertsonalizatuko estrategien diseinuen prozesuan. Jasangarritasuna eta balioaren sorkuntza beren balio-fluxuaren zehar neurtzen duten bestelako antolaketa-unitateak ez bezala, Medikuntza Pertsonalizatuak bere jasangarritasuna kontuan hartu behar du produktuen, prozesuen eta zerbitzuen balio eta jasangarritasuna oinarri hartuta ekosistema global batean, bere bizi-ziklo osoan zehar.  

Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuko Estrategia Integralak hainbat prozedura proposatzen ditu datu biomedikoen tratamenduan osasun-xedeak lehen mailako ardatz hartuta, hau da, pazientearen zaintzak ardatz nagusi hartuta, baina bigarren mailako onurei begira ere egin behar du, hala nola osasun-zerbitzuaren kudeaketa eta plangintzari, ikerkuntzari eta ezagutzaren zabalpenari, eta jasangarritasunari eta garapen ekonomikoari.   


Responsive Image

Xedea

Gure xedea herritarra ardatz duen medikuntza pertsonalizatu berri baten garapen integrala sustatzea da, giza genomaren azterketatik abiatzen den osasun arreta iraunkorra hobetzeko funtsezko elementu gisa, ikerketa eta berrikuntza biosanitariorako baliozko argudio gisa eta garapen ekonomikorako baliabide dinamizatzaile gisa, seguru eta etikoa izaki ekitatitatean oinarrituta egonen den hedapen teknologikoko ingurune baten barruan. 
Responsive Image

Ikuspegia

Aspiramos Gizabanakoa ardatz duten osasun zerbitzuak eskaini nahi dizkiegu Nafarroako herritar guztiei; zerbitzu horiek askotariko teknologia multiomikoetako datu biomediko ugariren integrazioan oinarritutako kalitatezko elkarlaneko ikerketa baten bidez garatuta egonen dira. Halaber, eskualde espezializazio bat sortu nahi dugu, Nafarroako Foru Komunitatea Medikuntza Pertsonalizatuaren arloko eskualde nagusien buru izan dadin 2030ean. 
Responsive Image

Balioak

✓MEDIKUNTZA PERTSONALIZATUA eta pazientean oinarritua. 
✓ENPATIA, herritarren osasun arazoak eta interesak konpontzean, oinarri hartuta ebidentzia, iraunkortasuna eta baliabideen erabilera arrazionala. 
✓BERRITZEKO BORONDATEA, arlo hauetara bideratuta: ikerketaren bikaintasuna, osasunaren arloko emaitzak lortzea, gizarte errentagarritasuna, talentua erakartzea eta atxikitzea, eta diziplinen arteko zeharkakotasuna eta lankidetza. 
✓BABESA, lege esparrua, eskubide indibidualak, printzipio etikoak eta herritarren ahalduntzea ahalik eta gehien errespetatuta datu biomedikoak erabiltzean eta administratzean. 
✓SOLIDARITATEA, datu biomediko eta multiomiko aurreratuak sortzeko, prozesatzeko eta biltegiratzeko azpiegituretarako sarbide berdintsu, eraginkor eta seguruarekin. 
✓GARDENTASUNA gobernantzan eta baliabideen banaketan. 
✓KONPROMISOA prestakuntza eredu integralarekin, lanbide profil malguak eta etorkizuneko erronketara egokituak dituen hezkuntza eta gaikuntza bermatuko dituena. .
✓KATALIZATZAILEA, honako hauena: berrikuntza, talentu kolektiboa eta ekintzailetza, garapen ekonomikoaren sustatzaile eta enplegu sortzaile gisa. 
✓LANKIDETZA nazionala eta nazioartekoa, datu biomedikoen azterketa kolaboratibo eta federatutik datozen osasun eta zaintza sanitarioko irtenbideak ikertzeko eta sortzeko. 


Responsive Image

Medikuntza Pertsonalizatuak bilakaera handia dakar berekin praktika medikoa bideratzeko moduan, ezagutza zientifikorekin eta iraunkortasunarekin lotutako osasun arretaren erdigunean jartzen baitu pertsona. Ikuspegi berri honek aldaketa nabarmena eraginen du osasun sisteman, eta, gainera, berrikuntzaren eta garapenaren eragile bihurtuko da datozen urteetan. 

La Estrategia Integral de Medicina Personalizada de Navarra (EIMPN) ha sido diseñada con el objetivo fundamental de posicionar a Navarra como referente internacional en Medicina Genómica aplicada a la Medicina Personalizada mediante la excelencia investigadora, proporcionando a la ciudadanía navarra unos beneficios socioeconómicos significativos, incluido un sistema de salud eficiente y sostenible, un crecimiento económico y una generación de empleo de calidad. Esta Estrategia está alineada con: 

  • Estrategia hori bat dator Europako Batzordeko herrialde kideek 2022an Europako milioi bat genomari buruzko informazioa biltzeko akordioarekin (1+MG Roadmap, B1+MG),

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Estrategia Nazionalarekin (2021-2027)

  • Europar Batasuneko Esparru Programarekin: Horizon Europe (2021-2027)

  • Nafarroako S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin ere, zeinetan Medikuntza Pertsonalizatuak lehentasuna duen. 

Proposatzen den lankidetza ahalegina handia da, eta, neurri handi batean, herritar guztien laguntza solidarioaren araberakoa da. Era berean, Nafarroako Gobernuak eta haren erakundeek koordinatu eta babestu behar dute, Estrategiaren diseinu, hedapen eta gauzatze faseetan finantzaketa bide egokiak erabiliz; horrela, Nafarroa eta bere medikuntza pertsonalizatzea eta 2030ean Medikuntza Pertsonalizatuan buru izatea lortzeko.