Berriak - Medicinapersonalizada

Saiakuntza kliniko baten jarraipenak baieztatu du, hiru urte geroago, immunoterapia berriro ere eraginkorra izan daitekeela minbizia duten pazienteengan.
"Epe luzeko jarraipenaren emaitzek erakutsi dute GDF-15 proteina visugromab antigorputz monoklonalaren bidez blokeatzea eraginkorra dela minbizi aurreratua duten pazienteen %15 eta %20 artean; paziente horiek ohiko immunoterapiari erantzuteari utzia zioten eta ez zuten beste aukerarik tratamendurako. Hori da Alemaniako CatalYm farmazia-enpresak babestutako nazioarteko ikerketa baten ondorio nagusia. Azterlana Clínica Universidad de Navarrako Minbizi Zentroak (CCUN) zuzendu du, eta hainbat ospitale espainiarrek ere parte hartu dute bertan."
Behazunaren analisi genomikoaren balioa berresten duten ebidentzia berriak behazun-estenosia duten pazienteen kudeaketan
Cima Universidad de Navarrako ikertzaileek, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioarekin (NOU) eta Navarrabiomedekin elkarlanean, frogatu dute behazunean dagoen DNA zirkulatzailearen analisi genomikoak, genomaren sekuentziazio osoa estaldura oso baxuarekin (ultra-low-pass whole-genome sequencing, ULP-WGS) erabiliz, informazio osagarri eta oso baliagarria ematen duela behazun-hodiko estenosia duten pazienteen kudeaketan.
CIMAk eta Annogenek giltzurruneko gaixotasunetarako terapia genikoei buruzko ikerketa-lankidetza bat ezarri dute.
Cima Universidad de Navarra-k eta adierazpen genetikoaren ingeniaritza aurreratuaren bidez terapia genikoen garapenean liderra den Annogen enpresak giltzurruneko gaixotasunetarako terapia genikoetan oinarritutako lankidetza-hitzarmen bat sinatu dutela iragarri dute gaur.
SENSORFIT-4HEARTek ariketa fisikoaren preskripzio pertsonalizatua baliozkotu du bihotz-gutxiegitasunaren tratamendu gisa
"SENSORFIT-4HEARTek lortu dituen emaitzek berresten dute ariketa fisikoko programa eta urruneko monitorizazio-plataforma eraginkorrak direla eiekzio-frakzio kontserbatua duen bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteen gaitasun funtzionala eta bizi-kalitatea hobetzeko. Horixe azaldu du Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa buru izan den partzuergoak. Horren partaide izan dira Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa, Nafarroako Unibertsitateko Cima, NAITEC teknologia-zentroa, Lorpeland eta 540 enpresak eta ADItech ikerketa kliniko eta biomedikoa eta garapen teknologikoa uztartzen dituen diziplina anitzeko taldea. EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatu du proiektua, Nafarroako 2021-2027 EGEF programaren bidez, baita Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak ere, I+Gko proiektu estrategikoentzako laguntzen 2023-2026 deialdiaren bidez, zeinak 1,14 milioi euroko laguntza eman baitzuen. Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza."
PITAGORAS proiektuak minbiziaren aurkako immunoterapia pertsonalizatuak garatzeko abangoardiako plataforma zientifiko bat sendotu du
"Ikerketa-zentroek, Cima Universidad de Navarra eta Navarrabiomed, Nafarroako Unibertsitate Klinikak eta Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak, SINAIko agenteek Nasertic eta Aditech eta Nafarroako erreferentziazko enpresek 3P Biovian eta Neuraraptic AI osatutako partzuergo zientifiko, teknologiko eta industrialak tumoreko T zelulen (TCR) hartzaile espezifikoak identifikatzeko aukera eman du, zelula-terapiak nahierara diseinatzeko, sekuentziazio zelularraren teknologia disruptiboak eta adimen artifizialeko tresnak erabiliz. Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak finantzatu du proiektua, 1,6 milioi euroko laguntzarekin. (Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)."
NOUek minbiziaren aurkako immunoterapia paziente bakoitzaren pisura egokitu du, beharrezkoak ez diren dosiak saihesteko eta baliabideen erabilera eraginkorragoa lortzeko
"Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) eta Navarrabiomed / IdiSNAko Onkologia Traslazionaleko Unitateko onkologia medikoko eta farmaziako profesionalek artikulu bat argitaratu dute, non jasotzen baita zentroak zer-nolako esperientzia duen tumore gastrointestinalen aurkako immunoterapiako tratamenduak optimizatzen. (Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza). "
—
6 Elementu orri bakoitzeko