Berriak - Medicinapersonalizada
Navarrabiomedek datu genomikoei buruzko berezko azpiegitura publiko bat garatu du, osasun- eta ikerketa-helburuekin
Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak gidatzen du NAGENdata proiektua. Proiektu horren helburua da Nafarroa Genoma Programari (NAGEN) lotutako datu genomikoak partekatzeko azpiegitura bat garatzea, pribatutasun, segurtasun, jasangarritasun eta ekonomia zirkularreko irizpideen arabera. Medikuntza pertsonalizatuko ekimen hau Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, eta herritarren osasuna sustatzen eta genero-dimentsioko osasun-ikerketa bultzatzen ere lagunduko du.
Genomaren sekuentziazioak pronostiko txarreneko hepatokartzinoma aurreratua duten pazienteak identifikatzen ditu
Clinical and Molecular Hepatology aldizkariak, Nafarroako Klinika Unibertsitarioan Barne Medikuntzako bosgarren urtean dagoen Miguel Sogbe doktorearen ikerketaren berri eman du. Ikerketa horrek tumore zirkulatzailearen DNAren genoma osoa sakontasun baxuan sekuentziatzearen balio pronostikoa nabarmentzen du.
4.000 pertsonek ikerketa bati esker zergatik gaixotzen garen eta prebentzioa nola hobetu ezagutuko dute, eta hala doitasunezko medikuntza pertsonalizaturantz aurrera egingo du Departamentuak
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak IMPaCT Kohorte ikerketa aurkeztu du gaur Lezkairuko osasun-zentroan. Azterlan horren helburua da datozen 20 urteetan Espainiako biztanleak ordezkatzen dituzten 200.000 pertsonaren (4.000 Nafarroan) osasunari buruzko azterketa sakona egitea, gaixotasun nagusien jatorria hobeto ulertzeko, eta, horrela, gaixotasun horiek prebenitzen eta tratatzen laguntzeko, medikuntza pertsonalizatua eta doitasunezkoa sustatuz. Patricia Palacio eta Óscar Lecea ikerlari nagusiak eta Nafarroako ikerketaren kolaboratzaileak eta Susana Miranda Lehen Mailako Arretako gerenteak ere parte hartu dute ekitaldian.
Fanlo kontseilariak Nafarroak medikuntza pertsonalizatuan dituen gaitasuna eta lidergoa nabarmendu ditu Navarrabiomeden instalazio berrietan izan ondoren
Topaketan, ikerketa biomedikoko zentro mistoaren azpiegitura berritzaileenetariko batzuk ezagutu ditu; hala nola, terapia aurreratuen Areto Zuria eta ebakuntza-gela esperimentala.
Haurren minbiziaren biziraupena % 80an mantentzen da Nafarroan tratamendu pertsonalizatuei esker
Nafarroako Ospitale Unibertsitariko Haurren eta Nerabeen Diziplina Anitzeko Unitateak, 22 minbizi-kasu berri diagnostikatu eta tratatu zituen 2023an, guztiak hilabete eta 16 urte bitarteko pazienteenak.
"Etengailu" bat terapia geniko seguruago baterako
Nafarroako Unibertsitateko Gailurreko ikertzaileek azido erribonukleiko bat identifikatu dute, minbiziaren edo beste patologia batzuen aurkako terapia genikoa modulatzea ahalbidetuko lukeena. Emaitza horiek paziente bakoitzarentzako tratamendu pertsonalizatuen garapena bideratzen dute, gaixotasunaren fase desberdinetan.
—
6 Elementu orri bakoitzeko