CIMA imagen

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa, EU4HEALTH (2021-2027) lan-planaren ekintza bateratuetan erakunde afiliatu gisa hautatua

Osasunbidea -Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU) Europar Batasuneko Zentro Onkologiko Integralen Sarerako erakunde afiliatu gisa hautatu dute, CraNE (European Network of Comprehensive Cancer Centres) izeneko ekintza bateratua, Minbiziaren Aurkako Europako Planaren (EBCP, ingelesezko sigletan) 5. ekimen enblematikoari erantzuteko.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

NOUeko ikertzaileek Carlos III Institutuak gazteen minbizi gastrointestinalari buruz egindako ikerketa bat gidatu dute

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) ikertzaileek agerpen goiztiarreko minbizi gastrointestinalari buruzko zeharkako azterketa multizentrikoa koordinatuko dute. Minbizi hori paziente gazteetan (50 urtetik beherakoetan) diagnostikatzen den minbizi gastrointestinala da, eta azken hamarkadetan minbizi mota horren intzidentzia modu kezkagarrian handitu da.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

Nafarroako Gobernuak 2,6 milioi euro inbertituko ditu Datuak Prozesatzeko Zentroaren gaitasuna bikoizteko

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2,6 milioi euroko inbertsioa iragarri du Nafarroako Gobernuaren Datuak Prozesatzeko Zentroa handitzeko. Horri esker, Nafarroako Gobernuko departamentuei eta herritar guztiei emandako zerbitzuen digitalizazioa sendotzeko gaitasuna bikoiztu ahal izango da.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

2024-2027an I+Gko proiektu estrategikoak egiteko laguntzak

Nafarroan lantokia duten eta 2024-2027 urteetan zentro horretan I+G jarduerak garatzen dituzten ikerketa- eta hedapen-enpresa eta erakundeei zuzendua.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

Navarrabiomedek oleuropeina molekularen eraginkortasuna frogatu du inmunoterapiaren aurrean erristenteak diren tumoreei aurre egiteko

David Escors ikertzaileak zuzentzen duen Onkoinmunologia Unitateak hainbat ikerketa egiten ditu 2008az geroztik minbiziaren aurkako immunoterapietan aurrera egiteko, tratamendu eraginkorragoei eragiteko. Oleuropeinaren gaitasun immunomodulatzaileen identifikazioari esker, beste tratamendu batzuekin konbinatu ahal izango da, minbizi mota desberdinetan erantzun antitumoralak indartuz.
Gehiago irakurri
CIMA imagen

Lehen Translazio Deialdi Bateratua abian dago (Joint Translational Call, JTC) 2024

Medikuntza Pertsonalizatuaren Europako Elkarteak (EP PerMed), Europar Batasunaren babesarekin Horizonte Europaren esparruan (101137129 zenbakiko dirulaguntza hitzarmena), "Medikuntza pertsonalizatuko ikuspegietarako dianak identifikatzea edo baliozkotzea (PMTargets)" izeneko proposamenen lehen translazio-deialdi bateratua (JTC2024) egin du. Guztira 38 finantzaketa-erakundek parte hartzen dute deialdi honetan, 45 milioi eurotik gorako aurrekontu erabilgarriarekin.
Gehiago irakurri